| BIZI
SENTIPENAK
(ver en castellano,
english)
Nere langintzaren garapenean datza nere iharduera
artistikoaren sorburua; nere arkitekto lanbidea betetzen jarraitzen
dut, bainan - izaera biziki artegakoa - nere aisialdiak arkitekturak
nigan ernarazten duena taxutzen eman ditut.
Nere marrazkiak tarteko bizi izandu naizen
lekueki lotzen natzaie. Gehien interesatzen zaizkidan gaiak azaldu
behar banituzke, nere lanak baduela ezaugarri finko bat esango nuke:
material ezberdinen trataeran xehetasuna (adreilu, harri,arbela,
teila...) eta elementu arkitektonikoak (arbotanteak, xurrutarriak,
zutarriak, ginbelak...) eta bereziki, denbora iraganean beraiek
sortzen jarraitzen duten gerizpeak.
Halaber, zuloguneak edo mintzarrak, gerturatzen gaituen inguruan
itsas edo haize enbatak sortu dutenak, bizi sentipenak eta obra
horien denbora eta sortzaileek egiten ditudan marrazkietan irauten
dutela helarazten didate.
Eta xehetasuna ere marrazkietan, ziritxoak txuri-beltzean gogotik,
Euskal Herriarekin areago kideturik aurkitzen naizelako, negu eta
euri egunekin eta elementu horiek sortzen duten eguratsarekin.
Apalki nere helburua narotasuna eta nigan denboraldien distirak
sortzen duen grina igortzea da.
Donostia-Euskal
Herria (Basque Country) Agosto de 2001
|